Patxi Zeberiok tanto bakar bategatik jokatuko du buruz buruko Kutxa erremonte sariko finalerdia. Elduaingoak 30-25 irabazi zion atzo Miguel Mari Urrutiari hasierako ligaxkako lehen partidan, eta bera sailkatu da hobekien Juaristi eta Urrutiarekin izandako berdinketa hirukoitzean. Urrutiak, berriz, 26 tanto behar zituen aurrera egiteko. Gauzak hala, Zeberiok larunbatean jokatuko du lehen finalerdia Ezkurraren aurka, eta San Miguelek Urrizaren kontra bigarrena, irailaren 1ean.
Zeberiok gaizki ekin zion buruz burukoari; baina ligaxka luzatu ahala, bere jokoak hobera egin du. Atzo ere atzetik aurrera egin zuen oso partida estuan, Urrutia hasi zen aurretik (8-4). Partidaren erdialdera emaitza orekatu egin zen, eta Zeberiok tarte txikia ireki zuen (10-14).
Lau tantoren aldea kudeatzen jakin izan zuen (23-19), aurkariaren laguntzaz. Izan ere, Urrutiak hiru falta egin zituen saketik azken txanpan, Zeberioren 24., 26., eta 28. tantoak, eta, hala ere, bi aukera izan zituen behar zuen azken tantoa egiteko (25-28). Ez zuen asmatu, eta Zeberiok lortu zituen azken bi tantoak.
Zeberio II.a tanto bakar bategatik sailkatu da finalerdietarako
30-25 irabazi dio Urrutiari, eta Ezkurraren aurka ariko da larunbatean, finalerako bidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu