Zazpi euskal herritar, munduko txapelketan

2016ko urriaren 4a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Zazpi euskal txirrindularik hartuko dute parte aurten Munduko Txapelketan. Dohan jokatuko da (Qatarren), urriaren 9tik 16ra, eta hiru mailatan parte hartuko dute euskal kirolariek. Elite mailan ez da emakumezkorik egongo; bai, ordea, hiru gizonezko. Jonathan Castroviejok (Movistar) eta Imanol Erbitik (Movistar) erlojupekoa eta errepideko proba jokatuko dituzte urriaren 12an eta 16an, hurrenez hurren. Errepidekoan Omar Frailek ere parte hartuko du (Dimension Data). Hirurak Espainiako selekzioko kide gisa joango dira.

23 urtez azpiko mailan, Jon Irisarrik errepideko proba jokatuko du urriaren 13an. Beste hiru ordezkariak junior mailan lehiatuko dira. Emakumezkoetan, Mirian Gardachalek erlojupekoa jokatuko du urriaren 10ean, eta Maialen Aramendiak, errepideko proba urriaren 14an. Gizonezkoetan, berriz, Iñigo Elosegik errepideko proban hartuko du parte urriaren 14an.

Banakako proben aurretik, urriaren 9an, taldekako erlojupekoak jokatuko dira. World Tourrean dauden talde guztiek hartuko dute parte, eta baliteke euskal txirrindulari gehiago abiatzea Qatarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.