Zortzigarren bandera irabazi zuen atzo Zarautzek KAE 1 ligan, etxean eta etxekoa, eta Eusko Label ligara igotzeko kanporaketan ariko da. San Juan izan zen bigarren, bederatzi segundora, bigarren txanda irabazita. Etxekoek aise menderatu zuten azken txanda: Deusturi hemeretzi segundo, eta Getariari eta atzo Jon Lasaren traineru berria estreinatu zuen Donostiarra B-ri 25na sartu zizkien. Gaur, PedreƱan (Espainia) dute estropada, 18:00etan.
KAE 2 ligan, Orio B-k zazpigarren bandera atera zuen atzo Bermeon (Bizkaia), eta eskura du igoera, estropada bat falta dela.
Arrauna
Zarautz etxean irabaziz sailkatu da kanporaketarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu