Halako txapelketetan ohikoa den bezala, parte hartuko duten zortzi taldeen jarraitzaileak biltzeko gune bat jarriko dute. Andre Maria Zuriaren plazan egongo da, eta agertoki bat egongo da bertan, pantaila erraldoi batekin, norgehiagoka ikusi ahal izateko.
Horrekin batera, zaleek beste hainbat jarduera egiteko aukera izango dute. Saskiratzeak egiteko gune bat izango da, karaoke bat, Arabako emakumeen saskibaloiaren historia biltzen duen erakusketa bat, haurrentzako tailerrak eta beste.
Halako txapelketetan zaleen guneak ohikoak diren arren, lehen aldia da Emakumezkoen Espainiako Kopa batean antolatzen dena, eta horretan ere aitzindari izan nahi du Araskik, erakundeen laguntzaz.
Bihar irekiko dute, eta igandera bitarte egongo da. Hau izango da ordutegia:bihar eta etzi, 16:00etatik 21:30era; larunbatean, 11:00etatik 21:30era, eta, igandean, 11:00etatik 15:30era.
Zaleen gunea, Andre Maria Zuriaren plazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu