Zabalak eta Oier Etxebarriak jantzi dute Promozio Mailako binakako txapela: 22-8

Javier Zabala eta Oier Etxebarria, txapelekin, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
PILOTA. Javier Zabalak eta Oier Etxebarriak irabazi zuten atzo Promozio Mailako Binakako Txapelketa. Aspeko bikoteak 22-8 hartu zuen mendean Joanes Bakaikoak eta Iker Elizegik osatutako Baikoko bikotea, finalean, Iruñean, Labrit pilotalekuan. Aspekoak nagusi izan ziren, hasi eta buka. Zabalak aurreneko txapela du, eta Etxebarriak, bigarrena. Gaur buruz burukoaren Aspeko atarikoa jokatuko dute Danel Elezkanok eta Dario Gomezek, Logroñon (17:00, ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.