Xabi Prieto: «Zerbait egia bada, epaitegira jo dezatela»

Realeko kapitaina lasai agertu da, Iñaki Badiola presidente ohiak egindako dopin salaketen inguruan

Donostia
2013ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Realak garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Mallorcaren aurka Europako postuetatik gertu jarraitzeko, baina azken orduetan partida horrek apenas izan duen baloraziorik. Iñaki Badiolak azken orduetan hainbat komunikabidetan eginiko adierazpenek hautsak harrotu dituzte, eta kluba izaten ari den denboraldi bikainari itzala egin die. Jokalariek ere badakite hori. «Pena bat da. Igandeko garaipena oso garrantzitsua izan zen, eta gai honi buruz hitz egitea ez da bidezkoa», azpimarratu zuen atzo Xabi Prietok. Donostiarra tinko agertu zen prentsa aretoan, eta nabarmendu nahi izan zuen Realean egin dituen urteetan ezer «arrarorik» ikusi ez duela.

Orain bost urte eztabaida bera egon zela ere gogorarazi zuen jokalariak. «2008an ere gai bera jarri zuen mahai gainean [Badiolak]. Norbaitek arraroa den zerbait ikusi izan badu noizbait, jo dezala epaitegira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.