Xabi Alonso urriaren 11n eta 12an epaituko dute zerga iruzurra egotzita
FUTBOLA. Jarri diote epaiketarako data Xabi Alonsori. Urriaren 11n eta 12an izango da, 2010ean, 2011n eta 2012an zerga iruzurra egitea egotzita. Herenegun Madrilgo epaitegian izan zen, fiskaltzak bere aurka aurkeztutako bigarren kereilarengatik. Ez deklaratzea erabaki zuen. 2013an Espainiako Ogasunari 572.008 euroko iruzurra egitea leporatzen diote. Lehen kereilan, bere irudi eskubideak Madeiran (Portugal) kokaturiko enpresa baten bitartez kudeatu eta ustez hiru urtez zerga iruzurra egin izana egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu