Xabi Alonso errugabetzat jo dute Ogasunaren iruzur fiskalaren auzian

Xabi Alonso, urriaren 10ean, epaiketa egunean. J.J. GUILLEN / EFE.
2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Madrilgo Auzitegiak errugabetzat jo du Xabi Alonso, Ogasunari iruzur fiskala egiteaz. Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen Reala B-ko entrenatzailearentzat, irudi eskubideak Madeiran (Portugal) kokaturiko enpresa baten bitartez kudeatu eta ustez 2011n, 2012an eta 2013an bi milioi euroko zerga iruzurra egiteagatik. Madrilgo Auzitegiak, ordea, absolbitu egin du. Haren arabera, Madeirako enpresa bat erabilita, Xabi Alonsok bere interesentzat onena zen aukera baliatu zuen, baina hori eginez ez zuen legerik urratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.