TENISA. Lur harrotuko hainbat torneo atzeratu eta bertan behera utzi eta gero koronabirusaren pandemia dela eta, hasi dira bertan behera geratzen belarretan jokatzen direnak ere. Horien artean Wimbledon da entzutetsuena, eta atzo jakinarazi zuten aurten ez dela jokatuko. «Erabaki mingarria da. Baina uste dugu zentzuzkoena dela, osasun publikoari begira. Orain erabaki dugu, uste dugulako egokiena zela, zalantzarik ez egoteko».
Torneoaren 134. aldia jokatu behar zen aurten. II. Mundu Gerratik ez zen bertan behera geratzen. Wimbledon baino lehen jokatzekoak ziren belarretako torneoak ere bertan behera utzi dituzte. Gizonezkoetan, Roger Federerek irabazi du Wimbledon gehien, eta «lur jota» agertu zen erabakiagatik. «Baina osasuna da lehentasuna».
Wimbledon ere ez da jokatuko koronabirusagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu