Waltary Agustik eta Thierry Arizmendik binakako trinket txapela jantzi zuten herenegun Baionan, finalean Olivier Larretxea eta Thierry Arizmendiri 40-25 irabazi ondoren. Faboritoak ziren apustuetan, eta bete egin zituzten iragarpenak finalean lorturiko abantailak ondo kudeatuz. Bientzat ibilbideko binakako bigarren txapela da, eta sasoiko bigarrena Waltaryrentzat. Aurretik buruz burukoa irabazi zuen.
Larretxea eta Lanbert 5-1 irabazten hasi arren, txapeldunek sakea ondo baliatu eta aurrea hartu zuten (12-9). Bizi sakatu zuen Waltaryk, lehen pilotakadarekin bederatzi tanto lortu zituen. Partida luzatu ahala irabazleen aldea egonkortzen joan zen (15-11 eta 25-13). Larretxeak eta Lanbertek orduan izan zuten unerik onena, eta tartea erdira murriztu zuten (25-19). Orduan, baina, Arizmendi agertu, eta haren eskutik handitu zen tartea berriz (30-21). Hemendik aurrera, Eskupilotaren zirkuitua jokatuko da.
Waltaryk eta Arizmendik irabazi dute binakako trinket txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu