Vosek lidergoa sendotu du Vueltan, 3. etapa irabazita

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Marianne Vosek (Jumbo) esprintean irabazi zuen atzo Espainiako Vueltako hirugarren etapa, La Rodan (Espainia). Garaipenari esker, sendotu egin da lidergoan. Charlotte Kool (DSM) sailkatu zen atzo bigarren, eta Chloe Dygert hirugarren (Canyon). Ane Santesteban (Jayco) izan zen lehen euskal herritarra, 1.32ra. Sailkapen nagusian, Vosek hamahiru segundo ateratzen dizkio Dygerti, eta hamalau Riejanne Markus taldekideari. Gaur laugarren etapa jokatuko dute: Cuenca-Guadalajara (133,1 kilometro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.