Vosek irabazi du Tourreko 2. etapa, eta lider jarri da

2022ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA.Marianne Vosek (Jumbo-Visma) irabazi zuen atzo Frantziako Tourreko bigarren etapa. Maillot horia ere eskuratu zuen Danimarkako txirrindulariak. Esprintean amaitzeko aproposa zen atzokoa, baina hogei kilometro gelditzen zirenean sortutako mugimendu batek taldetxo bat eraman zuen garaipenagatik lehiatzera. Silvia Perisco (Valcar) izan zen bigarren, eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon) hirugarren.

Tentsio handia egon zen etapa osoan, eta erorikoak ere izan ziren azkeneko kilometroetan. Horiek horrela, txirrindularien arteko lehenen aldeak zabaldu egin dira sailkapen nagusian, eta gaur mugimenduak ikusteko aukera izango da amaierako igoeretan.

Bestalde, Simon Yates (BikeExchange) gailendu zen atzo Ordiziako Klasikoan. 11 kilometro gelditzen zirela, ihes egin zuen Abaltzisketan gora, eta tropelak ezin izan zuen harrapatu. 2016an nagusitu eta gero, bigarren aldiz irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.