Vosek irabazi du etapa, eta lidergoa sendotu du

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Marianne Vos (Jumbo-Visma) liderrak irabazi zuen atzo Frantziako Tourreko seigarren etapa. Esprintean gailendu zen Herbeheretako txirrindularia. Ez zegoen hartan Lorena Wiebes (DSM). Aurreko etapako garailea kilometro batzuk lehenago erori zen, beste txirrindulari batzuekin batera. Vosek aise gainditu zituen Marta Bastianelli (UAE) eta Lotte Kopecky (SD Worx). Bigarren eta hirugarren izan ziren; laugarren, berriz, Elisa Balsamo (Trek) munduko txapelduna.

Vos sailkapen nagusiko lehen postuan sendotu da, 30 segundo handitu baitu Silvia Persico (Valcar) eta Niewiadomarekin (Canyon) zuen aldea. Annemiek van Vleuten (Movistar) zortzigarren dago sailkapen nagusian, 1: 28ra. Vosek alde horrekin aurre egingo die falta diren bi etapei. Gaurko etapa menditsua da. Txirrindulariek Grand Bailon (13,5 km eta %6,7ko pendiza) igo beharko dute amaieran. Ane Santestebanek (Bike Exchange) 91.postuan bukatu zuen atzoko etapa, eta 99. dago nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.