Ikusgarri dabil Marianne Vos (Jumbo) Espainiako Vueltan: azken bi etapak irabazi ditu. Herenegun, bera izan zen azkarrena hirugarren etapan, eta atzo ere, laugarrenean, inor ez zen gai izan hari jarraitzeko. Emma Norsgaard (Movistar) sailkatu zen bigarren, eta Marlen Reusser (SD Worx) hirugarren. Eukene Larrarte (Bizkaia-Durango) izan zen lehen euskal herritarra, 68. postuan, 2,44ra. Nagusian, Vos da liderra.
Gaur, mendiko lehen etapa jokatuko dute: saio erdian, Lehen Mailako Navafria igoko dute, eta Peñas Llanasko Begiratokia Bigarren Mailako mendatean amaituko da etapa.
Bestalde, Zaaf taldeak ez du parte hartuko Euskal Herriko Itzulian. Beraz, 21 talde beharrean, hogei ariko dira.
Vosek bigarren aldiz jarraian irabazi du Vueltan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu