Villalibre: «Segi euskaraz berba egiten»

Athleticeko aurrelari gernikarrak euskararen aldeko aldarria egin du Bilboko udaletxeko balkoitik.

jon olano
2024ko apirilaren 11
21:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Sukar zuri-gorri batek hartu ditu gaur arratsaldean Bilboko kaleak, gabarra Ibaizabal zeharkatzen ari zela. Amaieran, Athleticeko jokalariak udaletxeko balkoira irten dira, eta hitza hartu dute zaleen aurrean. Apenas entzun den euskararik futbolarien ahotan, baina Asier Villalibre aurrelari gernikarra izan da salbuespenetako bat. Hizkuntza hautuaz harago, euskararen aldeko aldarria egin du: «Ez dizuet txapa handia sartu nahi. Eskerrik asko denoi etortzeagatik. Hainbeste jende zaudete hemen, hainbeste gazte; beti esaten da guk influentzia handia dugula. Gura dizuet esan ez ahazteko inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetariko bat: hori euskara da. Ez dakizue benetan zer polita den zuei denoi euskaraz entzutea San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik. Gazteei: segi euskaraz berba egiten; nagusiei: segi euskaraz irakasten. Segi dezagun gure oinarrietako bat bizitza osoan eroaten. Gora Euskal Herria».

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.