Villacampak urtebete luzatu du kontratua

2020ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Athleticek segida emango dio koronabirusaren pandemia dela-eta amaitu berri den proiektuari. Harrobiko hainbat jokalariren kontratua berritu ostean, teknikariarena luzatu du: Angel Villacamparena. Real Madrilera joango zen zurrumurrua zebilen azken egunetan. Baina entrenatzaileak talde zuri-gorrian segitzearen aldeko apustua egin du, eta bigarren denboraldia egingo du bertan. «Oso pozik nago. Aspalditik ari ginen hizketan kontratua luzatzearen inguruan».

Atzo bete zen urtebeteTxinako selekzioa utzi eta Athleticekin kontratua sinatu zuela. Denboraldi hasiera ez zen erraza izan. «Bainajokatzeko era barneratu ahala, emaitzak eta erregulartasuna ailegatzen hasi ziren». Etena gertatu zenean, Athletic bosgarren zegoen ligan, 35 punturekin. Gainera, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatua zegoen. Logroñoren aurka jokatu behar zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.