Villacampak «pribilegiatutzat» jo du bere burua

Elizegik uste du Schulze-Solano atzelari alemaniarra fitxatzea bat datorrela Athleticek duen filosofiarekin

Joseba Agirre, Angel Villacampna eta Aitor Elizegi, atzo. ATHLETIC.
2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Athleticek Angel Villacampa entrenatzaile berria aurkeztu zuen atzo. «Emakumezkoen futbolaren garaia» dela uste du Villacampak, eta ziurtatu zuen «pribilegiatu bat» dela Athletic zuzentzeko aukera izateagatik. Martxan jarriko duen proiektuan, jokalariek duten garrantzia azpimarratu zuen: «Gure aktibo nagusia jokalariak dira. Munduko Kopan Lucia Garcia oso goian aritu da. Maite Oroz, Damaris eta Sierra gazteak ere hor daude. Eskarmentua duten jokalariak ere gogotsu daude lan egiteko. Talde berezia dela uste dut». «Trasmititzen duen talde bat» osatu nahi du Villacampak, zelai barruan nahiz kanpoan: «Inor hotz utziko ez duen talde bat osatu nahi dut. Futbola transmititzeko moduarekin batera, klubaren balioak helarazi nahi ditugu». Joseba Agirreren lekukoa hartuko du Villacampak; kirol zuzendaria da orain Agirre, eta gustura dago Villacamparen etorrerarekin: «Athleticera ekar genezakeen onena da».

Villacampak gertu zainduko du Bibiane Schulze-Solano, klubak bigarren talderako fitxatu duen jokalari alemaniarra. Ama bizkaitarra du, eta aitona Pacho Belaustegigoitia taldeko jokalari ohia izan zen. Aitor Elizegipresidentea ziur dago hura fitxatzea bat datorrela Athleticen filosofiarekin. «Gure proiektua, Bizkaia, Bilbo eta klubaren armarria ezagutzen ditu. Nahiko nuke hona iristen diren jokalariek haren ezagutzak izatea, baita Bigarren Mailatik hasteko erakutsi duen gogoa ere. Ulertzen dut filosofiaz eztabaida egotea, baina, betiere, eztabaida horrek indartzen bagaitu, ez ahuldu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.