Realak atzo Txekiako Errepublikan jokatu zuen partidak futbolaz bestelako irudiak utzi zituen. Viktoria Pilsen taldeko atezainak keinu naziak egin zizkion Mikel Oiartzabal Realeko jokalariari. Partida amaitzean gertatu zen. Oiartzabal Martin Jedlicka atezainarengana joan zen, Viktoria Pilseneko jokalariek garaipena ospatzeko zuten era aurpegiratzera —Txekiako Errepublikako taldeak irabazi zuen, 2-1—. Atezainak, erantzun gisa, hiru aldiz egin zuen keinu nazia.
¿Le hace el saludo nazi el portero a Oyarzabal? @RealSociedad@EuropaLeaguepic.twitter.com/r5VImeGN8F
— Aratz Astobieta Gana (@Astobieta) November 7, 2024
Epaileak ez zuen neurririk hartu, eta UEFAk oraindik ez du jakinarazi zigorrik ezarriko dion Viktoria Pilseneko jokalariari.