PILOTA. Victor Estebanek datorren abuztuaren 10ean jokatuko duazken partida profesionaletan, eta atzo jakinarazi zituzten horren inguruko xehetasunak. Bere sorterrian izango da, Ezkarain (Errioxa, Espainia). Rezustarekin batera jokatuko du, eta Altuna III.a-Martija izango dituzten aurrean. Aurretik Ezkurdia-Eskuzak Dario-Bikuñaren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Aspeko aurrelariak 10 urte egin ditu profesionaletan,eta atzo eskertuta mintzatu zen. «Eskerrak eman nahi dizkiot nire herriari eta Asperi, bertan agurtzeko aukera emateagatik. Festa bat izatea espero dut, eta denek gozatzea». Familia, lagunak, pilota eskola, urte hauetan izandako prestatzaile fisiko eta entrenatzaileak, beste pilotariak eta debuta egiteko aukera eman zion Asegarce izan zituen gogoan.
Victor Estebanek abuztuaren 10ean esango du agur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu