AIZKORA

Vicentek nagusitasunez irabazi dio apustua Txikia IV.ari

Otsagabiarra hasi eta buka gailendu da: 51.05. Ia hamar minuturen aldea atera dio azkoitiarrari: ordubete eta segundo bat.

Iker Vicente, garaipena ospatzen, Tolosako zezen plazan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iker Vicente, garaipena ospatzen, Tolosako zezen plazan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Julen Etxeberria.
2024ko apirilaren 27a
19:41
Entzun

Faboritoa zen, eta ez du huts egin. Iker Vicentek aizkora apustua irabazi dio gaur Julen Alberdi Txikia IV.a-ri, Tolosako zezen plaza betean (Gipuzkoa). 7.000 euro jokatu zituen bakoitzak; beraz, garaipenari esker, otsagabiarrak 14.000 irabazi ditu.

Vicente hasi eta buka gailendu da. Indartsu ekin dio lanari, eta berehala atera dio aldea Alberdiri. Aizkorakadaz aizkorakada, abantaila handituz joan da. Lan erdietan jada lau minutu baino gehiagoren aldea zuen. Bata gozatzen, eta, bestea, aldiz, ezinean.

Azkenean, Vicentek 51 minutu eta bost segundo behar izan ditu kana-erdiko hamalau eta 60 ontzako zortzi enbor mozteko. Txikia IV.ak, berriz, ia hamar minutu gehiago behar izan ditu: ordubete eta minutu bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.