Velazquezek batasuna eskatu du mailari eusteko

2022ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Julio Velazquez Alaveseko teknikari berriak mezu argia eman zuen atzo, bere aurkezpenean: mailari eustea posible da: «Orain oso zaila dirudi, sufritzea egokituko zaigu, eta gogorra izango da. Azken unera arte egin beharko dugu borroka. Baina batuta egonez gero, eta bakoitzak gure onena emanez gero, lortuko dugu. Ilusio handiz nago». Baikor izateko arrazoiak badituela nabarmendu zuen. «Baditugu horiek lortzeko baliabideak, eta multzoaren konpromisoa erabatekoa da. Oso jarrera ona dute».

Taldeak aurretik izandako entrenatzaileei dien «errespetua» dela eta, ez zuen nahi izan kontu taktikoetan sartu. «Helburua ondo lehiatzea izango da, eta irabazteko egin behar dugun gutxieneko hori egitea, unea eta aurkaria kontuan hartuta. Taldearen indarguneak agerian geratzea nahi dugu partida guztietan. Sergio Fernandez kirol zuzendariak uste du «garai egokian» hartu dutela aulkian beste aldaketa bat egiteko erabakia. «Ez da erraza, baina arduraz jokatu dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.