Van Vleutenek geraezin segitzen du Giroan

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Erakustaldiz erakustaldi jarraitzen du Annemiek van Vleutenek (Movistar) aurtengo Giroan. Atzokoan ere hark irabazi zuen etapa, Cancellin. Horrenbestez, are gehiago sendotu da lehen postuan. 3.03ren errenta ateratzen dio orain bigarren sailkatuari, Veronica Ewersi (EF).

Etapa hasi aurretik izan zen albisterik. Izan ere, Elisa Longo Borghini (Trek), Van Vleutenen aurkari nagusia, ez zen irteera arrastoan agertu. Bezperan erorikoa izan zuen, eta minduta zegoen.

13 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa Van Vleutenek, eta berriz ere erakutsi zuen lasterketako txirrindularirik indartsuena dela. 20 segundo atera zizkien Lorena Wiebes herrikideari (SD Worx) eta Lianne Lippert (Movistar) taldekideari.

Euskal txirrindulari bakarra dago aurtengo Tourrean:Ane Santesteban (Jayco). Errenteriakoa oso ongi ari da. Atzo Van Vleutenengandik 28 segundora iritsi zen, eta sailkapen nagusian zortzigarren dago, 5.36ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.