Van Vleutenek dena du alde laugarrenez Giroa irabazteko

2023ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da Italiako Giroa, Olbian (Sardinia), eta, egundoko ezustekoa gertatzen ez bada, Annemiek van Vleutenek (Movistar) laugarrenez irabaziko du proba. Herbeheretarrak 3.56ko ateratzen dio Juliette Labousi (DSM) eta 4.23 Gaia Realiniri (Lidl). Laugarrenez irabazita, Van Vleutenek Anna van der Breggen herrikidearekin berdinduko du. Fabia Luperini italiarra bakarrik izango dute aurretik, bost Girorekin. Ane Santesteban errenteriarra (Jayco), berriz, gutxienez hamargarren postuari eusten saiatuko da gaur.

Atzoko etapak ez zuen ezer aldatu. Kata Blanka Vas hungariarrak (SD Worx) irabazi zuen esprintean, Chloe Dygerten (Canyon) eta Liane Lipperten aurretik (Movistar).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.