Herengun, euria tarteko, lehen etapa bertan behera geratu ostean, atzo abiatu zen aurtengo Italia Giroa, eta iazko garaileak, Anemmiek van Vleutenek (Movistar), berriz irabazteko hautagai sendoa dela berretsi zuen. Izan ere, harentzat izan zen etapa.
Atzokoarekin ehungarren garaipena du profesionaletan. Mendate bakarrean erabaki zen etapa: Passo della Colla, (10 km, %6ko pendiza). Hor Trek taldeko bi txirrindularik, Gaia Realini y Elisa Longo Borghinik, egin zuten aurrera. Horrek tropeleko txirrindulari asko atzean geratzea ekarri zuen. Orduan, Van Vleutenek erasoa jo, eta nagusitasunez irabazi zuen. Jaitsieran aldea handitu zuen. Lan ona eginzuen Ane Santestebanek (Jayco). Bosgarren izan zen, 45 segundora.
Van Vleuten da Giroko lehen liderra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu