TXIRRINDULARITZA. Anna van der Breggen herbeheretarrak (SD Worx) eta Julian Alaphilippe frantziarrak (Deceuninck) irabazi zuten atzo Fleche Wallonne klasikoa. Biak indartsuenak izan ziren Huyko horman.
Van der Breggen nagusi da proba horretan, zazpigarren aldiz jarraian nagusitu baitzen. Berriro utzi zituen aurkari guztiak azken aldapa tentean. Katarzina Niewiadoma poloniarra (Canyon) izan zen bigarren helmugan, eta Elisa Longo Borghini italiarra (Trek), hirugarren.
Alaphilippek, berriz, Primoz Roglici (Jumbo) hartu zion aurre azken metroetan. Esloveniarrak erasoa jo zuen helmugarako 300 metro falta zirela, baina luze egin zitzaion aldapa. Frantziarrak hobeto neurtu zituen indarrak, eta gainditu egin zuen. Hirugarren garaipena du. Alejandro Valverde (Movistar) izan zen hirugarren.
Alpeetako Itzulian, berriz, Gianni Mosconek (Ineos) bigarren garaipena lortu zuen, hirugarren etapan. Simon Yatesek (BikeExchange) lidergoari eusten dio. Pello Bilbao (Baharain) hirugarren da, 1.04ra.
Van der Breggen eta Alaphilippe nagusi Flechen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu