Valverde: «Ez dugu aparteko presiorik, baizik eta betikoa: irabazi egin nahi dugu»

Teknikariaren arabera, final parekatua eta lehiatua izango da. «Bi taldeok ondo merezia dugu finalean egotea».

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, prentsaurrekoan. OLI ARTOLA
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, prentsaurrekoan. OLI ARTOLA
ainara arratibel gascon
2024ko apirilaren 5a
21:30
Entzun

Ernesto Valverde Athleticeko kapitainak eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa eman dute, biharko Espainiako Kopako finalaren atarian. Talde zuri-gorria faborito ageri da irabazteko. Baina horri ez dio garrantzirik eman teknikariak. «Taldea ondo eta pozik dago. Ez dugu behar baino ardura handiago, baizik eta betikoa Irabazi egin nahi dugu». Mallorcaren inguruan ondorengoa adierazi du. «Oso talde ona da. Partida luzeak nahi izaten ditu, eta askotan lortzen du. Geldikako jokaldietan, gainera, talde arriskutsua da. Adi egon beharko dugu».  Athleticek joko zuzena eta bizia erakutsi du denboraldi honetan erasoan, eta, irabazteko gakoetako bat estilo hori ezartzea izango den galdetuta, hauxe izan da Valverderen erantzuna. «Jokatzeko era bat dugu, eta hori islatzen ahaleginduko gara. Gero, finalak beste testuinguru batean jar zaitzake, eta hori ere kontuan hartu behar dugu». 

Iker Muniain kapitaina ere mintzatu da prentsa agerraldian. Taldea  «oso ondo» ikusten du. «Bikain entrenatu gara, eta zelaian islatu nahi dugu landutakoa».  Faborito diren galdetuta argi erantzun du. «Faborito izateak ez ditu finalak irabazten. Partida lehiatua izango da, eta errespetu handia diogu Mallorcari». Aurkariari azpimarra hau egin dio. «Talde ordenatua da, eta fisikoki indartsua. Ligan 4-0 irabazi genien, baina final bat, final bat da. Ez du beste partida batekin zerikusirik».  Taldekide gazteei «bideaz gozatzeko» gomendatu die, eta bere rolaz hauxe esan du. «Beste rol bat izaten ari naiz sasoi honetan, baina ilusio berberarekin nago. Taldea dugu lehentasun».

Javier Aguirre Mallorcako teknikariak honela aztertu du partida. «Ligan 25 puntu ateratzen dizkigute, eta azken partidan 4-0 irabazi ziguten. Baina lehiatzera gatoz. Sinatuko nuke finala penaltietan erabakitzea. Huts gutxi egin beharko ditugu. Haiek ez baitute barkatzen»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.