Valentziak Unai Etxebarria atezaina fitxatu du
FUTBOLA. Unai Etxebarria atezainak Valentzia taldearekin fitxatu du. Joan den denboraldian Granadan jokatu zuen Etxebarriak, baina taldeak kaleratu egin zuen udan, Europa Ligarako sailkatu zeneko ospakizunetan Altsasuko presoen aldeko kamiseta bat janzteagatik. Valentziak urtebeteko kontratua egin dio, eta bigarren taldean ariko da, Bigarren B Mailan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu