Urtzi Abanzabalegi jokalari ohia hil da, lan istripuz

2023ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil zen atzo, Abadiñon (Bizkaia), lanean ari zela. 46 urte zituen. 09:50 inguruan jazo zen istripu lazgarria. Lan elektrikoak egiten ari zela, deskarga elektriko bat hartu zuen. Traña-Matiena auzoko Pierburg enpresan zebilen lanean, Electricidad Anboto azpikontratan. Eibarko errugbi taldeko jokalari izan zen, eta zuzendaritzan zebilen. Ordizian, Getxon, Bera Beran eta Hendaian jokatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.