Lance Armstrong (Ameriketako Estatu Batuak, 1971) urtarrilaren 18an itzuliko da txirrindularitza profesionalera, Australian, Down Under Itzulian. Hil bereko 25era arte izango da proba, eta bertako antolatzaileak gaur jakinarazi du Armstrongek korritu egingo duela.
Hiru urte daramatza erretiratuta estatubatuarrak, eta duela aste batzuk iragarri zuen berriro txirrindulari profesional izatea erabaki duela. Bere helburuetako bat: zortzigarrenez irabaztea Frantziako Tourra.
Iturri batzuen arabera, Astana taldearekin fitxatuko du. Talde berekoa da Alberto Contador, iazko Tourreko eta aurtengo Italiako Giroko eta Espainiako Vueltako irabazlea.
Txirrindularitza
Urtarrilaren 18an itzuliko da Lance Armstrong
Australian korrituko du, Down Under Itzulian. Hiru urte daramatza erretiratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu