Urruzunok azken altxaldian irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
HARRI-JASOTZEA. Inhar Urruzunok balentria egin zuen herenegun, Alegian (Gipuzkoa). Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketako finala jokatu zuten han, Aimar Irigoien tartean zela, eta ondarroarrak azken altxaldian hartu zuen mendean errezildarra. 63,5 kiloko aldea besterik ez zen izan bi harri-jasotzaileen artean. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a sailkatu zen hirugarren, eta Iñigo Eizagirre laugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu