Urrutikoetxea eta Elordi sailkatu dira lau eta erdikorako

2023ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak eta Aitor Elordik aurrera egin dute Nafarroako Lau eta Erdikoan. Urrutikoetxeak 22-21 irabazi zion atzo Jon Ander Peñari Muskizen (Bizkaia), eta finalerdietan dago. Erik Jaka edo Iñaki Artola izango du aurkari uztailaren 2an, Elgetan (Gipuzkoa). Bi horiek hilaren 30ean jokatuko dute, Zaldibarren (Bizkaia).

Elordik, berriz, final-laurdenak jokatuko ditu, atzo Eibarren (Gipuzkoa) Danel Elezkanori nagusitasunez irabazita: 22-4. Jokin Altuna izango du aurkari 29an, Mungian (Bizkaia). Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak jokatuko dute beste final-laurdena, gaur, Logroñon (Espainia).

Unai Matak, berriz, galdu egin zuen debutean, Eibarren: Julen Egigurenek eta Beñat Rezustak 22-16 irabazi zieten hari eta Jose Javier Zabaletari. Iruñeko aurrelaria oso txukun aritu zen, baina Zabaletak ez zion asko lagundu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.