Javier Urrizak eta Endika Urrutiak binakako Orona erremonte txapelketako finala jokatuko dute gaur, Xanti Uterga eta Ion Etxeberriaren aurka, Galarreta pilotalekuan (16:00, ETBk). Hasieran zehaztu baino bi aste geroago jokatuko da finala, Utergak orkatila bihurritu eta atzeratzeko eskatu zuelako. Aurrelaria erabat osatu da, eta gaur bere ibilbideko lehen finala jokatuko du. Ionentzat, aldiz, binakako laugarren finala da, eta txapel bat du etxean.
Urriza eta Endikak ligaxkako partida galdu zuten (40-34), baina eurak dira faborito. Urriza bigarren urtez jarraian urteko bi txapelak irabazten saiatuko da, eta, bide batez, binakako bosgarrena irabazten. Azkenik, Endikarena da kasurik deigarriena. Ibilbideko lehen hiru urteak aurrelari jokatu ondoren, gaurkoa hamahirugarren partida du atzelari postuan, eta haren mailak gora egin du txapelketan.
Urrizak urteko bigarren txapela bilatuko du gaur; Endika izango du bikotekide
Uterga eta Ionen aurka ariko dira binakako erremonte finalean; aurrelaria ondo osatu da orkatilako lesiotik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu