Urriza-Zubirik ez dute kale egin final handian

ERREMONTEA. Bukatu da Sagardoaren Txapelketa, atzo iluntzeko finalarekin, eta Urriza-Zubiri bikoa (Larre Gain sagardotegia) egin zen txapelaren jabe. 30-28 irabazi zieten Ansa II.a-Juaneneari (Setien sagardotegia), Galarretan, 1.200 ikusleren aurrean. Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte. Atzokoa estu joan zen, 29-26kotik 29-28ra gerturatu baitziren galtzaileak. Urrizari eman zioten txapelketako eta finaleko pilotari onenaren saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu