Urriza lesionatuta dago, eta ez da ariko binakakoan

2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Bihartik abenduaren 29ra jokatuko dute Binakako Txapelketa. Javier Urrizak ez duela jokatuko da berri nagusia. Buruz buruko eta binakako txapeldunak lesioa du eskuin eskumuturrean, eta denbora dezente beharko du osatzeko.

Bost bikote ariko dira: Ezkurra II.a-Martirena, Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, Ansa II.a-Juanenea, Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz. Denek denen aurka jokatuko dute ligaxkan, hamar jardunaldi, bihartik hasita, hurrengo hamar larunbatetan: Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz ariko dira bihar. Puntu gehien lortzen duen bikotea zuzenean sailkatuko da finalerako; abenduaren 29an jokatuko da finala. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, finalerdiak jokatuko dituzte abenduaren 24an. Ligaxkako azken bi sailkatuak, ordea, lehiatik kanpo geratuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.