Irudia. Munich
Urrea kolkoratu diote Asier Martinezi
Europako txapeldun izan eta hurrengo egunean kolkoratu diote urrezko domina Asier Martinezi. Zizur Nagusiko (Nafarroa) atletak lorpen handia egin zuen herenegun, Munichen, 110 metroko hesidunean nagusituta. Pozarren dago: «Nire ametsik onenean ez nuen pentsatuko urrezko domina bat irabaziko nuenik. Lan askoren saria da», aitortu zuen. Eguneko lehiari dagokionez, Arantza Moreno ermuarra 16. postuan sailkatu zen xabalinako sailkapenean, eta, beraz, ez zen pasatu finalera. Helburu bera izango du gaur Manu Quijera xabalina jaurtitzaile iruindarrak. 10:00etan ariko da, eta, sailkatuz gero, bihar ariko litzateke finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu