Munduko Sokatira Txapelketa

Urrea euskal selekzioarentzat Munduko Sokatira Txapelketan

Historian lehenbiziko aldiz munduko txapeldun da euskal selekzioa goma gaineko sokatiran. Munduko txapelketako azken saioan lortu du urrea, 580 kiloko maila mistoan.

580ko mistokotiralariak urrezko dominarekin. LUR GIL
Lur Gil.
2023ko martxoaren 11
18:31
Entzun

Herrialdeen arteko Munduko Sokatira Txapelketa amaitu da Parkgaten (Ipar Irlanda). Azken unean lortu du euskal selekzioak goma gainean lortutako urre bakarra 2014an behin betiko ofizialtasuna lortu zuenetik. Eskoziaren aurka irabazi du finala. Finalaurrekoetarako sailkatzeko lehian berdindu egin dute bi taldeek, baina finalean gehiago izan da euskal zortzikoa, eta garaipen estua lortu du Lesakako Beti Gaztek ordezkatu duen euskal selekzioak.

Taldeen arteko Munduko Txapelketan 18 domina lortu zituzten euskal taldeek; urrezko bost, zilarrezko zortzi eta brontzezko beste bost. Herrialdeen artekoan, berriz, bost domina izan dira; urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bat.

Beste urte batzuetan baino herrialde gutxiago aritu dira aurtengoan lehian, baina maila handiko txapelketa izan da, bereziki Irlandak, Ipar Irlandak, Eskoziak, Txinak eta Taiwanek emandako mailagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.