Herrialdeen arteko Munduko Sokatira Txapelketa amaitu da Parkgaten (Ipar Irlanda). Azken unean lortu zuen euskal selekzioak, atzo, goma gainean lortutako urre bakarra 2014an behin betiko ofizialtasuna lortu zuenetik. Eskoziaren aurka irabazi zuen finala. Finalaurrekoetarako sailkatzeko lehian berdindu egin zuten bi taldeek, baina finalean gehiago izan zen euskal zortzikoa, eta garaipen estua lortu zuen Lesakako Beti Gaztek ordezkatu zuen euskal selekzioak.
Taldeen arteko Munduko Txapelketan hemezortzi domina lortu zituzten Euskal Herritik joandako taldeek; urrezkoak bost, zilarrezkoak zortzi eta brontzezkoak beste bost. Herrialdeen artekoan, berriz, bost domina izan dira; urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko beste bat.
Gainerako urteetan baino herrialde gutxiago aritu dira aurtengoan lehian. Bereziki ondo aritu dira Munduko Txapelketan Irlandako, Ipar Irlandako, Eskoziako, Txinako eta Taiwango selekzioak.
Urrea euskal selekzioak
Historian lehenbiziko aldiz munduko txapeldun da euskal selekzioa goma gaineko sokatiran. 580 kiloko maila mistoan lortu du urrea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu