Arsenalek topatu dio ordezkoa Arsene Wengerri, azken 22 urteetan Londresko taldearen aulkian eseri denari: Unai Emery hondarribiarra, azken bi urteetan Paris-Saint Germaineko entrenatzaile izandakoa. «Ohorea da. Oso pozik nago munduko talderik onenetako batera iristeagatik», esan zuen atzo.
Jakina zen aspaldi Emeryk Paris utziko zuela, eta, horregatik, haren izena Realarekin nahastuta egon da. Jokin Aperribai Realeko presidenteak begiz jota zuen Emery, eta saiatu da hura konbentzitzen, baina hondarribiarrak asmo handiagoko helburuak zituen buruan.
Emeryk Arsenalekin fitxatu duela ikusita, ziurragoa dirudi Asier Garitano bergararrak, Leganeseko entrenatzaile ohiak zuzenduko duela Reala.
Ivan Ramis, beste urtebetez
Eibarren, bestalde, Ivan Ramisek beste urtebeterako berritu du, 2019ra arte. Aldiz, Fran Ricok ez du jarraituko taldean.
Unai Emeryk ordezkatuko du Arsene Wenger Arsenalen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu