Itxi da Osasunaren eta UEFAren arteko auzia. UEFAk bere erabakia zuzendu zuen duela bi aste, eta Konferentzia liga jokatzeko baimena eman zion azkenerako Osasunari. UEFAk diziplinazko prozedura bat ireki zien nafarrei prozesu horretan zuzenbide arruntera jotzeagatik, eta gaur jakin da zein den zigor hori: 100.000 euroko isuna jarri dio Osasunari, eta Konferentzia ligako diru sarreren %5 kenduko diote multzoen fasetik aurrera [bertan lehiatzeko sailkatzen bada].
COMUNICADO OFICIAL | Concluye el procedimiento disciplinario abierto por UEFA al Club Atlético Osasuna.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna) August 3, 2023
Beste zigor bat ere jarri dio UEFAk Osasunari, Europan ez jokatzekoa, baina bertan behera geratu da, eta horrek ez du eragotziko klubak Europako lehiaketan parte hartzea. Ez da zigor hori betearaziko Osasunak ez badu UEFA justizia arruntera eramaten datozen bi urteetan. Alegia, demandarik ezean, Osasunak ez du halako zigorrik izango. Klubak adierazi du onartu egingo duela UEFAk ezarri dion zigorra, eta ez du helegiterik aurkeztuko.