UCIk «fede onez» jaso zuen dirua Armstrongengandik
TXIRRINDULARITZA. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) zehaztu du «fede onez» jaso zituela Lance Armstrongek erakundeari eman zizkion bi diru laguntzak, 50.000 eta 100.000 dolarrekoak, hurrenez hurren, 115.000 euro inguru orotara. UCIk ukatu egin du Dopinaren Aurkako AEBetako Agentziak (USADA) iradoki zuena, alegia, diru laguntza horiek Armstrongen ustezko positibo bat estaltzeko ordainketak izan zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu