UCIk 2011ko Espainiako Vuelta eman dio Chris Froomeri

Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak garaipena kendu dio Juanjo Cobori, dopinaren araua hausteagatik

Juanjo Cobo eta Chris Froome, 2011ko Vueltako podiumean. J. MANUEL VIDAL / EFE.
2019ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Patuak halakoak ditu. Ospitaleko ohe batean etzanda egonda irabazi du itzuli handi bat Chris Froomek (Ineos). Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) kendu egin dio Juanjo Cobo espainiarrari 2011ko Espainiako Vuelta, dopinaren aurkako araua hausteagatik. Froome sailkatu zen urte hartan bigarren; beraz, berarentzat da garaipena. Bigarrena du Vueltan, 2017an ere nagusitu baitzen.

Ez dirudi berri hori aringarri izango denik, jota baitago Froome, fisikoki eta psikologikoki. Ez da harritzekoa, herenegun eskuin femurra, ukondoa eta hainbat saihets hautsi baitzituen, eta horren ondorioz ez baita ariko Tourrean.

Bestalde, lehiari dagokionez, Wout van Aertek (Jumbo) bigarrenez jarraian irabazi zuen Dauphinen. Lehen postuan segitzen du Adam Yatesek (Mitchelton). OVO Energy itzulian, berriz, Katarzina Niewiadoma (Canyon) nagusitu zen laugarren saioan. Liane Lippert (Sunweb) da liderra orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.