Izotz hockeya

Txuri-Urdinek Erreginaren Kopa ere irabazi du

Lehen aldiz Espainiako Liga irabazi eta aste gutxira, denboraldiko bigarren garaikurra lortu dute donostiarrek. Majadahondaren aurka irabazi dute finala (3-6).

Txuri-Urdineko kideak koparekin, gaur, Jakan. ESPAINIAKO IZOTZ-HOCKEY FEDERAZIOA
2022ko apirilaren 17a
17:24
Entzun

Historia urrezko letrekin idazten jarraitzen dute Txuri-Urdin izotz-hockey taldeko neskek. Duela aste gutxi albiste izan ziren lehen aldiz Espainiako Liga irabazi zutelako, eta gaur, berriz, Erreginaren Kopa altxatu dute; hura ere lehen aldiz. Finalean azken lau edizioetako garailea menderatu dute, Madrilgo Majadahonda taldea (3-6), Jakan (Aragoi).

Finala ez da samurra izan, donostiarrek markagailua irauli behar izan baitute. 20. minuturako, 2-0 galtzen ari ziren, eta madrildarren atezaina, gainera, bikain ari zen. Azkenean, ordea, lortu dute haren atea zulatzea. Golegileak hauek izan dira: Haizea Fernandez, Leticia Abrisketa (2), Cecilia Lopez (2) eta Maria Serna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.