Txomin Aranak Dakar rallya utzi du, erori eta ukondoa hautsi eta gero

2018ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
RALLYAK. Ez du zorterik izan oraingoan ere Txomin Aranak Dakar rallyan. Ereñoko (Bizkaia) moto gidariak proba utzi zuen herenegun, zortzigarren etapan lehiatzen ari zela erori eta eskuineko ukondoa hautsi eta gero. Horrez gain, lepauztaian eta hatz batean ere min hartu zuen. Arana Uyuniko (Bolivia) ospitalean dago. Duela bi urte, Dakarren aritu zen azken aldian ere erretiratu egin zen, erori ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.