TXIRRINDULARITZA. Sentipen kontrajarriak

Juanma Garate.
2009ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Txirrindulariok lasterketa Espainiara noiz helduko zain gaude, egia esan. Izan ere, Herbehereetako errepideak oso ezberdinak dira, Euskal Herrikoen edo Espainiakoen aldean. Bidearte asko daude errepidearen erdian, zintarriak, errepide estuak, bihurguneak bata bestearen atzetik... Eta ez gaude horretara ohituta. Horregatik, herenegungo etapan batez ere, tentsioa nabari zen tropelean. Hori da sentipen orokorra. Izan ere, irabazi, irabazi, gauza gutxi irabaz ditzakezu hemen, baina galdu... Gero, ordea, hemen bizi den giroa daukagu. Jende asko dago bide bazterretan, eta hori faltan sumatuko dugu etzitik aurrera. Izan ere, badakigu Espainiako errepide asko eta asko basamortuaren parekoak direla, eta ez dela jende gehiegi biltzen. Hortaz, sentipen kontrajarriak dauzkagu gehienok. Paradoxikoa da, ezta?

Era berean, atseden eguna noiz helduko zain nago ni. Bihar da. Eskerrak... Larri prestatu ahal izan dut Vuelta, erorikoa dela eta. Horregatik, nekatuta nago. Atzoko etapa aspergarria izan zela diote. Badakit. Emazteak telefonoz deitu zidan goizean, eta ea hondartzara joan ote zitekeen galdetu zidan. Baietz esan nion, banekien-eta etapa zozoa izango zela. Gaurkoa, ordea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.