Frantzia beti egon da faboritoen zerrendan azken Munduko Kopa eta Eurokopako Txapelketetan. Lyonek bata bastearen atzetik Txapeldunen Ligak irabazten zituen urteak ziren. Selekzioaren oinarria talde horretako jokalariak ziren, baina ez zuten lortzen final-laurdenetako mugarria gainditzen. Oraingoan, ordea, gozotik izan du finalerako sailkatzeko eman beharreko bigarren urratsak. Frantziarrek 1-0 irabazi diete egungo txapeldunei, Herbeherei. Luzapenean izan da, Perissetek penaltiz sartutako gol bati esker. Hala, finalerdietan Alemania izango du aurkari. Damaris Egurrola txapelketatik kanpo geratu da.Athleticeko jokalari ohiak partidako azken sei minutuak jokatu ditu
Luzapenean izan da sailkapena, baina Frantziak aurretik merezi zuen partida irabaztea. Hasi eta buka nagusi izan da. Bada datu argigarri bat hori erakusten duena: 21 jaurtiketa egin ditu, horietatik 10 Van Domselaaren atera, Baina ez du asmatu, eta halakoetan ohikoa izaten da ordaintzea. Baina oraingo honetan ez da bete futbolak duen patuetako bat.
Frantziak hasieratik izan du jokoaren ekimena. Herbeheren zelaian jokatu du minutu askoan. Argiak izan z earren, hainbat aukera izan ditu. Argiena Cascarinok izan du, 27. minutuan. Baina baloia zutoinera joan da. Tolletik eta Malardek ere gertu izan dute gola. Baina ez dute asmatu. Herbeheretako jokalariak saiatu dira baloia lapurtu eta bizkor ateratzen. Baina deseroso egon dira.. Hala 0-0 amaitu da lehen zatia.
Bigarren zatia antzera joan da. Nahiz eta Herbehereak pixkanaka joan da baloia gehiago izaten. Hala minutu batzuetan partida gehiago parekatu da, eta Miedemak berak aukera argia izan du. Baina barkatu egin du. Minutu gutxi batzuk iraun du parekotasun horrek. Berriro ere Frantzia nagusitu egin baita, eta Renardek bi aukera argi izan ditu gola egiteko. Argiena korner batean, epailea partida amaiera adieraztear zela. Baina Van Domselaarek ondo atera dio baloia. Cascarinok ere abagune argia izan du segidan. Baina luzapenera iritsi da partida.
Frantzia nagusi zen, eta azkenean penaltiarekin jaso du saria. Hortik aurrera atzera egin du pauso bat, eta fisikoa baliatuz, emaitzari eusteko lanean aritu da. Baita lortu ere.