Irudia. Gasteiz

Txapela Lehen Mailako euskal talde onenarentzat

2016ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen Mailan bost euskal talde ari direla baliatuta, Euskal Herria Kirola elkarteak txapelketa antolatu du Euskal Herriko talderik onena izendatzeko helburuarekin. Alavesek, Athleticek, Osasunak, Eibarrek eta Realak elkarren aurka jokatuko dituzten partidek —20 guztira— sailkapen propioa sortuko dute. Hala, puntu gehien lortzen duten bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute finala datorren urteko abuztuan. Mikel Etxarri eta Joseangel Iribarrek babesa adierazi diote egitasmoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.