Txapela baino zerbait gehiago dute jokoan gaur Olazabalek eta Lemunok

Bigarren Mailako lau t'erdiko bi finalistei kontratua amaituko zaie hil amaieran; Tolosan jokatuko dute finala

unai zubeldia
2013ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Txalo zaparrada, besarkadak, txapela, ospakizunak, eta... kontratua? Mikel Olazabalek eta Stephan Lemouneauk Bigarren Mailako lau t'erdiko finala jokatuko dute, gaur, Tolosako Beotibarren (19:30, Nitro). Berez, lehen mailakoa izan gabe ere, nahiko garrantzi badauka final batek. Baina bi finalistentzat are erabakigarriagoa izan daiteke gaurko partida, etorkizuna jokoan izan dezaketelako biek ala biek. Izan ere, abenduaren 31n amaituko zaie kontratua biei: Asperekin Olazabali, eta Asegarcerekin Lemunori. Gaur irabaziz gero, ondo bidean, ziurtatua behar lukete toki bat hurrengo urteko maila nagusiko lau t'erdiko txapelketan. 27 urte dauzkate biek.

Rico IV.ari 18-22 irabazita iritsi zen finalera Olazabal, eta Gorka 22-20 menderatuta Lemuno. Aurretik, final-laurdenetako ligaxkan, elkarren aurka jokatu zuten B multzoko bigarren jardunaldian, Eibarko Astelenan, eta Lemuno nagusitu zen orduan, 17-22. Gaurko finalerako bote erdiko pilotak aukeratu zituen Aspekoak (105,2 eta 104 gramokoak), eta biziagoak Asegarcekoak (104 eta 104,2 gramokoak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.