Tristea eta alaia, batera

2006ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
ath herria Ingalaterrako hego mendebaldean dago, Bristoletik 15 minutura trenez eta 50 minutura autobusez. Gales Herrialdearekin ia mugan dago, eta hain justu, Cardiffetik ordu batera. Hain justu, Bathek edo Miarritzek Heineken Kopako finala jokatuko du Cardiffeko Milurte Estadioan (Maiatzak 20, 16:00). Horregatik, Bath taldeko entrenatzaileek eta jokalariek kasik etxean jokatuko dutela balizko finala nabarmendu zuten Bristolen aurkako derbia jokatuta.

Bathera heltzeko, Bordele-Bristol hegaldia hartzea da zuzenena. Bristoletik Bathera, berriz, autobusez (50 minutu) edo trenez (15 minutu) joan daiteke. Behin Bath hirira sartuta, tren geltoki eta autobus geltoki nagusiak erdigunean daude.Bath Erresuma Batuan dagoen georgiar estiloko hiririk zoragarriena dela dio turismo-informazio orok. Ingalaterrako XVIII. mendeko garaian geundekeela, autoak eta merkatal gune modernoak ez baleude. Aipaturiko mendean erakuslehio-hiri bilakatu omen zuten John Wood aita-semeek. Horregatik guztiagatik, Ingalaterrako hiririk laudagarrienaren ospea du, eta milaka turistak jo ohi du bertara.Behin hirian, harrigarria egiten da etxeen eraikuntza. Berretsi egiten da erromatarren garaiko kutsua, eta ia dena antzekoa da. Tartean, plazak inguratzen dituzten etxe-eraikuntza biribilak eta erdi biribilak ikus daitezke. Ia dena da gris-krema kolorekoa, eta hiriko gune turistikoetakoalaitasuna izango ez balitz,aspergarria ere gerta liteke.Gune alai eta biziak, eliza, erromatar eraikin, terma, bainuetxe eta Avon ibaiaren inguruan biltzen dira geghienbat.Eliza ikusgarriak edonon daude, eta egun, argazkiak ateratzeko erakargarri bilakatu dira. Erromatar itxurako eraikinen artean, Pump Room, The Cross Bath, Royal antzokia, Assembly Rooms, Costume museoa eta Holburne museoa daude. Pump Room, 1792 eta 1796 artean eraikia, esate baterako, bilerak egiteko gune garrantzitsua zen. Bertan biltzen ziren ere, Batheko nobleziako jaun eta andereak iritsiberriez solas egiteko. Beste eraikin historikoak ere aurki daitezke. Horien artean, XV. mendeko Batheko abadia eta The Circus daude. The Circus izenak dioen bezala, zirkulu bat da, eta erromatarren tenplu biribiletan oinarrituta dago. Georgiano estiloko etxez inguraturik dago, erabat proportzionatuak.Beharbada, Royal Crescent arkua da bisitatuena. Royal Victoria parkea inguratzen du, eta sarri egiten zituzten garai hartako filmeetako eszenak bertan.Terma eta bainuetxeei dagokienez, lehen hiri-bainuetxea izan zen Erresuma Batuaren barnealdean. Gainera, iaz eraiki zuten ur termal naturalak dituen Erresuma Batuko bainuetxe bakarra: Thermae Bath Spa.Hiriaren bihotzean hartzen du Avon ibaiak gunerik bisitatuena, eta ikusgarria da Pulteney Bridge zubia. Horrek bat egiten du Great Pulteney kalearekin, diotenez, munduko kalerik perfektuena. Inguru horretan bisitari andana ikusteaz gain, zaldi edo behor-taxiak ere aise bereganatzen du ibiltariaren begirada.Handik metro batzuetara, Union eta Stall kaleekin egitendu topo bisitariak, Room Bats eta Pump Room eraikinen alboan. Kale horiek hartzen dituzte denda, merkatal gune eta bazterrik jendetsuenak, hein batean.Kale horietako edozein bazterretan ikus daitezke kaleko artistak: malabaristak, ekilibristak, magoak, musikariak...; denek ahozko literatura erabiltzen dute, eta antza, interesgarria eta umoretsua, inguruko begi-luzeek barre ugari egiten baitute.Tartean, bada baliabide gutxiago duen musikajole, kantari, oliba saltzaile, izozki saltzaile eta gainerako, sos batzuk biltzeko makina bat ordu eman behar duena kale gorrian.Hori guztia Aste Santuko oporraldian antzeman da hiru egunez, oinez ibilita. Munduko zalditokirik garaiena ere Bathen omen dago.

-

Bath



Biztanleak: 85.000

Bizibidea: garai batean meatzaritza izan zen, egun, ordea, turismoa eta nekazaritza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.