Itoitz anaiak nagusitu ziren, igandean Baionako Moderne trinketan jokaturiko afizionatu mailako Euskal Herriko txapelketako finalean. Fabienek eta Thierryk Urrutigarai eta Olaizola hartu zituzten mendean (40-24). Hasiera estu baten ondoren (10-10), Itoitz anaiek errenkadan eginiko 12 tantoek erabaki zuten partida. Bigarren mailakoan, berriz, Lambert anaiek Hiriberonderi eta Lamourri irabazi zieten (40-38).
TRINKETA . Itoitz anaiak nagusi, afizionatu mailako Euskal Herriko txapelketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu