Trihas Gebre izango da euskal atleta bakarra Munduko Kros Txapelketan
ATLETISMOA. Munduko Kros Txapelketa jokatuko dute hilaren 26an, Kamparan, eta euskal atleta bakarra ariko da, Trihas Gebre. Etiopian jaio baina aspaldian Donostian bizi den atleta sasoiko iritsiko da Ugandako hiriburuan jokatuko den lehiaketara, joan den asteburuan hirugarrenez jarraian izan baita Espainiako txapeldun. Gebre bigarrenez ariko da Munduko Txapelketan. 2015ean, 15. eta 8. izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu